Sua egitea debekatuta, Andramarin eta Marisekan ere
219/2023 Foru Aginduaren arabera, Arabako Lurralde Historikoko ondoko tokietan sua egitea debekatu da, urte osorako:
- Edozein motatako landa eremuetan
- Mendi publiko zein pribatuetan
- Naturagune babestuetan
- Probintzia edo tokiko aisiarako PARKEETAN (“barbakoa” egonkor edota mugikorretan, Andramarin eta Marisekan horretarako prestatuta dauden tokietan ere DEBEKATUA egongo da).
- Errepideetako atseden guneetan
Arau hausteak, Mendien Foru Arauaren 69. artikuluan xedatutakoaren arabera zigortuko dira, baita Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legean xedatutakoaren arabera ere.