«Sentipenak askatuz» bideo lehiaketa

Maiatzak 17, LGTBIfobiaren Aurkako Eguna izan zen eta datorren ekainak 28an Aniztasunaren Eguna aldarrikatuko da. Testuinguru honetan kanpaina berezia plazaratu du Laia Plazara ekimenak. Tartean Yogurinha Borova artistaren laguntza izan dute, eta Sentipenak Askatu abestia erabilita kanpainaren difusioa egiten ari dira eta gainera bideo lehiaketa ere antolatu da.

Bideo lehiaketaren oinarriak

Parte hartu nahi duten guztiek bideo labur bat grabatu behark dute, gehienez minutu batekoa eta horizontalean grabatutakoa, Yogurinha Borovaren Sentipenak Askatu abestia oinarri hartuta. Bideoan, dantzatu, abestu, playbacka egin, tik tok erabaili… edo bururatzen zaizuena egin daiteke, irudimena askatuz!

  1. Parte hartzeko jarraitu sareetan TwiterFaceboookInstagram Etiketatu #LAIAplazara zure bideoa edo bidali laiaplazara@laiaeskola.eus helbidera edo WhatsApp / Telegram bidez: 600 771 183 ekainak 23 arte.
  2. Parte hartzen duzuenon artean Sentipenak Askatu kamisetak zozkatuko dira eta Yogurinha Borovarekin solasteko aukera izango duzue. Bideo bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio kamiseten zozketarako.
  3. Parte hartzaileak adin guztietakoak izan daitezke, banaka, taldeka edo familian. Adingaberik balego jasotako baimen orria beteta bidali iezaiguzu aipatutako helbideetara zuen bideoekin batera.

 

Bideo guztiak LAIAplazaran publikatuko dira.

Bidalketak egiteko epe-muga ekainak 23.

Albiste gehiago →