Sei aramaioar, martxoaren 14ko saioan

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketaren lehenengo fasea bukatu da, eta finalerdiei begira jarri dira bertsolariak orain. Bigarren finalerdia, finalaren atarikoa, martxoaren 14an (17:30ean kultur etxean) izango da Aramaion, eta berezia izango da benetan. Izan ere, lehenengo fasean bertsolari bakoitzak ateratako puntuazioaren arabera, finalerdien fasera igaro diren sei aramaioarrek kantatuko dute finalerdi horretan. Hau da: Aramaioko saioan kantatuko duten bertsolari guztiak aramaioarrak izango dira. Horrez gain, Lierni Altunak egingo ditu aurkezle-lanak.

Honakoa izango da seikotea:

  • Andere Arriolabengoa Bengoa
  • Danel Herrarte Nafarrate
  • Martin Abarrategi Sarrionandia
  • Peru Abarrategi Sarrionandia
  • Sabin Abarrategi Sarrionandia
  • Xabi Igoa Eriz

OHAR GARRANTZITSUA: saioa nola osatu den ikusita, sarrerak denboraz hartzea komeni da. Hemen, sarrerak erosteko lotura: https://bertsosarrerak.eus/public/detail/5

Albiste gehiago →