Zazpi aramaioar izango dira Arabako Bertsolari Txapelketan
Apirilaren 1ean emango zaio hasiera eta ekainaren 11an amaituko da Arabako Bertsolari Txapelketa. Aramaion final laurdenetako saio bat egingo da, maiatzaren 14an.
Eta bertsolarien artean, zazpi aramaioar izango dira:
Informazio orokorra:
Txapelketako lehenengo final zortzirena apirilaren 1ean jokatuko da, Amurrioko Kultur Etxean. Eta ekainaren 11an bukatuko da, Gasteizko Europa Biltzar Etxean. Bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala.
- Final zortzirenak: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen.
- Finala laurdenak: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion.
- Finalerdiak: Araia eta Izarran.
- Finala, lehen aldiz, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan.