Satelite bidezko Interneta zuntz optikoren behin-behineko alternatiba
2018an hasi ziren zuntz edo fibra optikoaren instalazio lanak Aramaion. Hasiera batean etxe guztietara helduko zela esan zuten, baina ez da horrela izan. Arazoak izan dira, batik bat, auzune bat baino gehiago duten elizateetan eta auzuneetatik urrunen dauden etxeetan.
Udalean lanean jarraitzen dugu zuntz optikoa etxe guztietara hel dadin. Hori lortu bitartean, behin-behineko alternatiba bat erabiltzeko aukera dago orain: satelite bidezko Interneta. Deskargako abiada minimoa 100 Mbps-koa da; 2024ko urtarriletik aurrera 200 Mbps-ra handituko omen da. Zerbitzuaren prezioa 35 €-koa da.
Hispasat da esleipenduna eta programak “UNICO Demanda Rural” du izena. Informazio zabalagoa.