Sastiñako musika festibala ostiralean hasiko da

Azken urteotako ohitura jarraituta, Sastiñako musika festibala ospatuko da eta ostiraletan kontzertuak izango dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Aste honetako ostiralean, irailak 2, Infraganti taldea izango da gonbidatua.

Jazza, swinga, bluesa eta funka entzuteko aukera egongo da. Emakume ahots batek eta baxu, gitarra, saxo eta bateriako laukote instrumen-tal batek osatutako banda izango dugu 19:00etatik aurrera.

 

Albiste gehiago →