Santana ermita konpontzeko lanak egiten dabil Udala

Santana ermitako teilatua erortzear zegoela, Arabako Gotzaingoak Aramaioko Udalari eman zion herrirako. Udalak dohaintza jaso eta teilatua konpondu behar izan zuen errepidean arriskua sortzen zebilelako. Eta lan horri jarraipena emanez, kanpaiaren egitura ere konpondu da Ondare sailak adierazi bezala.

Orain, ikusita bere garaian paretetan jarri zitzaion hormigoia ez dagoela oso egoera onean, harria ere aterako zaio. Horretarako, Amer Mocevic enpresa kontratatu du Udalak eta 7.502 euroko esleipena egin zaio. Lan hauek aste honetan hasi dira eta, ondorioz, momenturen batean errepidera ematen duen horma egiteko bidea estutu beharko da lanak egin bitartean.