Santa Kruz abadearen ihesaldiaren urteurrena
SANTA KRUZ ABADEAREN IHESALDIAREN 150. URTEURRENA
150 urte bete dira Santa Kruz Abadea “gartzelatik” ihes egin zuenetik. Aramaion preso zegoen eta abuztuan ihes egin zuen; udaletxetik Gantzagara eta handik kobazulora.
Hau da urteurrenaren programa:
- HITZALDIA: Irailak 15, osteguna, 18:30ean, Sastiñan. Manuel Arroyo eta Patxi Salaberriren eskutik
- ERAKUSKETA SASTIÑAN: Irailaren 15etitk 20ra
- Irailak 15, osteguna: 18:30-20:30
- Irailak 17, larunbata: 12:00-14:00
- Irailak 18, igandea: 12:00-14:00
- Irailak 19, astelehena: 18:00-19:30
- Irailak 20, asteartea: 18:00-19:30
- DOKUMENTALA: Irailaren 18an, 19:00etan, kultura etxean: «Apaiz gartzela»
Orixol Mendizale elkarteak irailaren 24rako antolatu duen mendi martxa, abadeka egindako ibilbidetik pasatuko da ere.