Azken urteotako ohitura jarraituta, Aramaioko bertso eskola, trikitixa taldea eta bi abesbatzak (Bizente Goikoetxea eta Papargorri) hasi dira otsailaren 1ean ospatuko den Santa Ageda eguna antolatzen.

Horrela, hauek dira kontuan hartu beharreko datak:

  • Entseguak: urtarrilaren 23an eta 30ean. Ordua: 19:00. Tokia: Sastiñan.
  • Santa eske herrikoia: otsailaren 1ean.
    • Irteera: 10:00 plazatik
    • Bazkaria: 14:00 Iturrieta sagardotegian
      • Bazkarirako izena ematea: urtarrilaren 23ko entseguan.
      • Bazkariko prezioa:
        • helduak: 20€
        • umeak: 15€

Albiste gehiago →