Santa Agedako lehen entsaioa gaur

Gaur arratsaldean izango da Santa Agedako lehenengo entsaioa, 19:00etan musika etxean; hurrengo entsaioa datorren ostegunean ordu eta leku berean. Gogoratu, bestalde, Santa Ageda eguneko bazkarian izena emateko azken eguna urtarrilaren 30a dela. 615739255 telefono zenbakira mezu bat idatziz eman daiteke izena.

Santa Ageda batzea 10:00etan hasiko da plazan; bazkaria, berriz, 14:00etan izango.

Azken urteetan bezala, Bertso Eskolak, Alaiak jubilatu elkarteak, Papargorri abesbatza eta Triki kale-jira trikitixa elkarteak antolatu dute Santa Agedako egitaraua, eta parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.