Santa Ageda batzea

Ohitura zaharra mantenduz aurten ere etorri dira Aramaixo Herri Eskolako Haur Hezkuntzako neska-mutikoak udaletxera. Bitartean eskolako Lehen Hezkuntzako umeak eskean aritu dira Aramaioko auzoetan zehar.

               

Larunbatean Alaiak Kantuan taldeko, Papargorriko, Trikitixa Elkarteko eta Bertso Eskolako kideak, hainbat herritarrekin batera, kaleko eta inguruko auzoetako etxeak kantuz betetzen aritu ziren, Santa Ageda eskean. Atzo arratsaldean Barajuengo auzotarrak ere kantuan aritu ziren, eta larunbatean hainbat auzotan ere arituko dira makilak eskuan lismona eske.

       

 

 

Eskerrik asko antolaketa lanean aritu zareten guztioi, eta baita kantuan eta limosna eskuan etxeko ateak zabaldu dituzuen guztioi ere.

Albiste gehiago →