Santa Ageda batzea, urtarrilaren 31n
2026ko urtarrilaren 31n egingo da Santa Ageda batzea Aramaion, urtero bezala, Papargorri abesbatzak, Bertso Eskolak, Alaiak kantu taldeak eta Trikitixa elkarteak antolatuta.
Bazkaria 14:00etan izango da Iturrieta sagardotegian. Adinaren arabera bi menu egongo dira aukeran, umeena eta helduena. Izena formulario honen bidez eman behar da. 60 lagunentzako lekua dago.
Bazkarian izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 26a (astelehena) da eta lotura honen bidez egin daiteke:
https://forms.gle/zPVdwHgqNLEejrQEA
Horrez gain, informazio gehiago:
- Entsaioak urtarrilaren 22an eta 29an izango dira, musika etxean 19:00etan
- Urtarrilaren 31n goizeko 10:00etan elkartuko gara plazan, Santa Ageda batzea hasteko. Ondoren, bi talde egingo ditugu, beti bezala
