Badator 2025eko Santa Ageda!
2025eko otsailaren 1ean egingo da Santa Ageda batzea Aramaion, Papargorri abesbatzak, Bertso Eskolak, Alaiak kantu taldeak eta Trikitixa elkarteak antolatuta.
Bazkaria 14:00etan izango da Iturrieta sagardotegian. Adinaren arabera bi menu egongo dira aukeran, umeena eta helduena. Izena formulario honen bidez eman behar da. 60 lagunentzako lekua dago.
Bazkarian izena emateko azkeneko eguna urtarrilaren 26a (domeka) da eta lotura honen bidez egin daiteke.
https://forms.gle/fbW6AcxNs9vrE6WD9
Horrez gain, informazio gehiago:
- Entsaioak urtarrilaren 23an eta 30ean izango dira, musika etxean 19:00etan
- Otsailaren 1ean goizeko 10:00etan elkartuko gara plazan, Santa Ageda batzea hasteko. Ondoren, bi talde egingo ditugu, beti bezala.