San Martin jaietarako kartel lehiaketa
Datorren uztailaren 1etik 4a arte, Aramaioko San Martin jaiak ospatuko dira. Hori dela eta, Aramaioko Udalak urteroko kartel lehiaketa antolatu du.
Lehiaketa honetan Aramaion jaiotako edo bertan bizi den edozein pertsonak har dezake parte. Pertsona bakoitzak gehienez bi kartel aurkeztu ahal izango ditu.
GAIA ETA FORMATOA
Gaia:
Gaia librea izango da.
Tamaina:
Gehienez A3
Formatoa:
- Umeak: 15 urte arte
- 16 urtetik 59 urtetara
- 60 urtetik aurrera
Obra guztiak orijinalak izan beharko dira eta ondorengo testua jaso: “San Martin Jaiak 2022 – Uztailak 1, 2, 3 eta 4”
Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 26a.
SARIAK
- 15 urte arte: 60 €
- 16 urtetik 59 urtetara: 150 €
- 60 urtetik Aurrera: 60 €