San Martin jaietako lelo eta kartel lehiaketak
Ekainaren 6ra arte izango da aukera batean zein bestean parte hartzeko. Lanak entregatzeko bi modu: udaletxean aurkeztea edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera bidaltzea.
Lelo lehiaketaren irabazleak 100 € jasoko ditu. Kartel txapelketan, berriz, bi kategoria izango dira: 15 urtez azpikoen kategorian 100 € emango zaizkio kartel onenaren egileari; helduen kategorian lan onenak 160 € jasoko ditu. Animatu eta parte hartu!