San Martin jaietako egitaraua prest
Eguenetik astelehenera bitartean, ekintzez bebetako sanmartineko jaietako ekintzetan murgiltzeko aukera egongo da.
Ekainaren 30ean, Papargorri eskolaniaren emanaldia ikusteko aukera egongo da.
Uztailaren 1ean, txupinazoarekin emango zaio hasiera jaiei eta ostean txosnen irekiera izango da, erromeria, umeentzako jolasak, patata-tortilla lehiaketa, antzerkiak, txistulariak, pingpong txapelketa eta herri afaria plazan besteak beste.
Etxez-etxe banatuko da egitaraua aste honetan, baina hemen ere ikus dezakezu.