San Martin jaietako argazki-bilduma irabazlea

Uztailaren 17an San Martin jaietako argazki lehiaketako epaimahaia elkartu zen eta aurtengo argazki-bilduma irabazlea aukeratu zen. Aurten lehenengo aldiz antolatu da eta 2 pertsona aurkeztu dira lehiaketara. Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzera animatu direnei.

Saria irabazi duen argazki-bilduma, Uxue Arana Ajuriagerrak aurkeztutakoa izan da. Berak aurkeztutako argazkien aniztasuna saritu da, ekintza desberdinetara bertaratu delako jaietako irudi orokor bat osatuz.

Zorionak Uxue!

Albiste gehiago →