San Martin jaiak ospatuko ditugu uztailaren 3tik 6ra

Aramaioko 2026ko San Martin jaiak ospatuko ditu uztailaren 3tik 6ra, tradizioa, musika eta publiko guztientzako jarduerak batzen dituen programazio indartsuarekin.

San Martin jaiekin jarraipena emango diogu herriko jaiei. Herriko eragileen lanari esker, aurten jai-programa handi bat dugu, zure adina edo gustuak edozein direla ere, errespetuz eta arduraz gozatzeko pentsatua.

Hala, txupinazoa uztailaren 3an izango den arren, jai-egitaraua ekainaren 27an, larunbata, hasiko da arratsaldez, Papargorri eskolaniaren emanaldiarekin.

Uztailak 3: Txupinazoa eta Kiliki
Ostiralean, hilak 3 , Txupinazoaren egunean, arratsaldeko 19:00etan hasiko dira ekitaldiak, Mariren etorrerarekin batera eta herriko txistulari, buruhandi eta trikitilariekin. Dirty Durum Brass Band, erromeria eta kontzertuak ere izango ditugu, Kiliki eta Zaunka taldeekin.

Uztailak 4: Txapelketak eta kale animazioa
Larunbatean urteroko hockey partiduak eta ume jolasez gain, txapelketa desberdinak egongo dira, tortilla, tiro plato, karta txapelketak hain zuzen ere. Ilunkeran Kaletrikekin kale animazioa  eta kantuak izango ditugu. Aurten aldaketa izango dugu. Herriko plazan erromeria egongo da Oilar Beltzak taldearekin. Eguna txosnagunean bukatuko da DJBullekin.

Uztailak 5: Jaiberriei ongietorria eta dantza

Goizetik hasiko da jaia herriko txistulariekin eta eguerdian ume jaioberriei ongietorria egingo zaie urtero moduan, dantza taldearen eskutik. Arratsaldean dantza plaza ere izango dugu parrilladako pintxoak jateko aukera dagoen bitartean. Gauez bakarrizketak izango ditugu.

Uztailak 6: Tanborrada eta herri afaria

Urtero bezala goizean antzerkia eta kantu jira izango ditugu. Iluntzean aurtengo nobedade nagusiaren ordua izango da: tanborrada txaranga baten laguntzarekin. Agurra esan eta Antxoa eta Oliba DJak izango ditugu txosnagunean.

Gogoratu iaz berrerabiltzeko kotoizko zapien apustua egin genuela, beraz, hasi armairu edo ganbaran hauen bila!

Laster etxez etxe jai programa osoa banatuko da.

Zaindu dezagun elkar! Ondo pasa

Albiste gehiago →