San Martin jaiak bertan behera geratzen dira aurten

COVID-19ak 2020a guztiz aldatu digu. Konfinamendua gogorra izan da eta orain ezin gara erlaxatu bat-batean arriskuak hor jarraitzen duelako puntu batean. Hori dela eta osasun neurri batzuk eta arau berezi batzuk betetzen jarraitu beharko dugu.

Zentzu honetan herriko jaiak eta auzoetako jaiak ditugu ate joka eta ariketa bat egin nahi izan du udalak herritarrekin batera zer eta nola egin erabakitzen joateko.

Inkesta bat pasa dugu herritarren artean eta 58 pertsonak erantzun dute. Gehiengo handi batek ez du ikusten egoera kontuan izanda jaiak ospatu beharko liratekenik, baina gehienek zerbait egitea, ekintza kontrolaturen bat edo beste ikusten dute. Beste gauza aipagarri bat erantzunena da, askok jaietako dirua itxita egon diren herriko negozioei laguntzeko iradokizuna egin dute.

Honetaz aparte, astelehenean bilerak egin ziren, alde batetik auzo alkateekin eta bestetik herriko talde ezberdinekin. Herriko taldeekin
egindako bileran jaiak bertan behera uztea ikusten zen, jendetzarik sortzeko aitzakiarik ez egoteko eta segurtasunagatik.

Baina, orokorrean ikusten da gauza puntual eta kontrolatuak egin daitezkeela eta herri bezala ere behar ditugula. Hori dela aurten San Martin jaiak bertan behera geratzen dira, eta udazkenean agian egoera hobea bada jai antzeko batzuk ere antolatu daitezke baina hori be denborak esango du.

Horren truk, herriko taldeekin udalak adostu zuen agenda kultural bat osatzen joateko ariketa hastea eta herriko taldeekin eta ikusten eta ahal diren kontuekin uztailerako agenda hori prest egotea. Kontuan izanda, osasun neurriak, leku, auzo zein egun desberdinetan egitea ekintza hauek ere aurreikusten da.

Honetaz aparte, auzoalkateekin komentatu zen auzo bakoitzeko jaiak egitea edo ez egitea auzo bakoitzak erabaki beharko duela. Horretarako, indarrean dauden arauak udalak argitzea eskatu zuten eta horretan dabil udala, dagoen informazio nahasia ordenatu eta helarazteko. Behin hau izanda auzo bakoitzak erabakiko du jaiak ospatu edo ez, eta ospatzekotan zer eta nola egingo duten osasun neurriak errespetatzeko. Kasu honetan udalak garrantzitsua ikusten du auzotarren adostasuna eta konpromezua hartzen diren erabakiekiko, hasarre, arrisku edo gaizki ulerturik ez egoteko.

Albiste gehiago →