San Martin egunaren bueltan hainbat ekintza ostiral eta larunbatean
Ostiral hau, azaroak 11, San Martin da, Aramaioko patroia. Hori dela-eta, eskola eta Udaletxea itxita egongo dira.
Bestalde, herriko eragile ezberdinek hainbat ekintza antolatu dituzte egun honen bueltan:
Eskolan, bezperan, azaroaren 10ean, arratsaldez, San Martin eguna ospatuko dute Guraso elkartekoek eta eskolakoek, gaztaina erreekin giro onean.
Ostiralean, 18:30ean, Triki-Kalejira elkartekoek doinuekin plaza alaituko dute eta ez da ez edanik ez janik faltako.
Eta larunbaterako, Gazte asanbladakoak kintoen eguna antolatu dute: herri bazkaria eta bestelako ekintzak egongo dira plazan. Oharra: arrazoi horregatik, plaza itxita egongo da kotxeen zirkulaziorako honek irauten duen bitartean.
Horrez gain, larunbat arratsalderako, Pilota elkarteak San Martin pelota txapelketako finalak antolatu ditu kiroldegian 16:00etatik aurrera.