Samsic enpresari esleitu zaio udal eraikinen garbiketa zerbitzua

Aramaioko Udalaren Osoko Bilkurak, pasa den astean ebatzi zuen garbiketa zerbitzua Samsic Iberia enpresari esleitzea, hurrengo bi urtetarako. Esandako epealdia urtebete gehiagoz luzagarria izango da.

Kontratuaren prezioa izango da 65.741,76.-€/urte gehi %21eko BEZari dagozkion 13.805,77.-€, hau da, guztira 79.547,53.-€/urte.

Albiste gehiago →