SALTO! udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak: izen-ematea zabalik!

Ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten Salto udalekuak, eta ohi bezala, ibiltariak izango dira. Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 gazteek. Aurten, 2005. eta 2008. urteen artean jaiotako gazteek izango dute parte hartzeko aukera.

UEMAk antolatutako ekimen honen helburu da udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea.

Informazio gehiago.