Sagardo Eguna domekan, irailaren 25ean

Azken urteotako ohitura berreskuratuta, herriko sagardogileek etxean egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da domekan.

Eguerdiko 1etan egingo da txotx, aurten Kurtzetagain elkartearen eskutik.

Ondoren, Lagun Artean dantza taldeko gaztetxoek Sagar Dantza dantzatuko dute. Herriko sagardogileek herriko plazan jarriko dira eta edalontzia erosita, guztiak dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, plazan bertan egingo da sagar zukua eta hori ere emango da probatzeko.

Gainera, Lagun Artean dantza taldekoek taloak ere egingo dituzte.

 

Albiste gehiago →