Sagardo Eguna domekan, irailaren 22an
Azken urteotako ohitura berreskuratuta, herriko sagardogileek etxean egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da domekan.
Aurten, sagardo dastaketa egongo da Sastiñan 11:30ean. Partehartzeko ezinbestekoa da izena ematea udaletxera deituta (945445016) edo lotura honen bitartez (18 urtetik gorakoentzat). Plaza mugatuak:
https://entradium.com/events/sagardo-dastaketa
Eguerdiko 12:30ean egingo da txotx, aurten Oletako Administrazio Batzarraren eskutik.
Ondoren, Lagun Artean dantza taldekoek Sagar Dantza dantzatuko dute. Herriko sagardogileek herriko plazan jarriko dira eta edalontzia erosita, guztiak dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, plazan bertan egingo da sagar zukua eta hori ere emango da probatzeko.
Gainera, Lagun Artean dantza taldekoek taloak ere egingo dituzte.
