Sabin Salaberri Urzelairen omenezko dokumentala
Abuztuan 90 urte bete zituen Sabin Salaberri musikari eta konpositore aramaioarraren ibilbidea jasotzen duen Ametsak dokumentala proiektatuko da. Sabin Salaberri musikari eta konpositore aramaioarraren bizi-ibilbidea jaso da dokumentalean.
Dokumentalak Sabin Salaberri Urcelairen bizitza kontatzen digu. Ibilbide bat egiten du bere bizitzako hainbat alderditan: haurtzarotik, apaiz-garaitik, irakasle eta musikari gisa izan duen ibilbidetik.
Proiekzioa, azaroaren 27an izango da, 18:00etan, kultur etxean
Ekitaldira Enrike Ruiz de Gorbea (dokumentalaren gidoilaria), Eloy Gonzalez Gavilán (zuzendaria) eta Josemari Velez Mendizabal (Urrezko Zeledonen presidentea) hurbilduko dira.
