Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak salgai

Gaur osteguna jarri dira Ruper Ordorikak datorren abenduaren 8an eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai.

5 eurotan saltzen dira, udaletxean eta liburutegian. Horrez gain, kontzertu egunean beste apur batzuk be jarriko dira salgai takilan bertan. Kontzertua hasi baino orduerdi lehenago irekiko da takila.

Jasotzen den dirua Aita Mari itsasontziari laguntzeko erabiliko da.

Ekitaldi hau Gorbeialdeko Kuadrillaren laguntzarekin antolatu da.

Albiste gehiago →