“Rondallas” pelikula igandean
Musika asteko asteburua borobiltzeko, igandean,maiatzren 31an, Aramaioko Kultura etxean eskainiko da «Rondallas» pelikula, arratsaldeko 19:00ean.
Pelikula honen jatorria YouTubeko bideo batean dago, non gaitekin, panderetekin, bonboekin eta kriskitinekin kalean jotzen agertzen den, AC/DCren Thunderstruck bertsionatzen duten bitartean. Daniel Sánchez Arévalo, komedia dramatiko honen zuzendaria, Pontevedrako hegoaldeko musika tradizionaleko taldeen unibertsoan sartu zenean, “komunitate, partaidetza, ilusio eta emozio sentsazioa” aurkitu zuen. Energia kutsakor hori transmititzen saiatu da herri batek galerari aurre egiteko duen gaitasunaz mintzo den luzemetraian. Kasu honetan, arrantza-ontzi baten hondoratzea.
Sinopsia: Galiziako marinel-herri txiki bat astindu zuen arrantza-ontzi bat tragikoki hondoratu eta bi urtera, herriko biztanleek erabaki zuten badela ilusioa berreskuratzeko eta dolua atzean uzteko garaia. Hori dela eta, berriro elkartu dira errondaila martxan jartzeko. Musika tradizionaleko talde horretan, haurrek eta zaharrek parte hartzen dute, inguruko herrien aurkako lehiaketa batean lehiatzeko asmoz, baina, batez ere, berriz ere aurrera begira hasteko asmoz.
