Rallysprinta zapatuan egingo da

Zapatu honetan, irailaren 11an, Aramaioko XIX. Rallysprint froga dela eta, Nardeaga kalea (Irubiretatik okindegira) eta Irubiretatik Arexola auzorantz trafiko zirkulazioari moztuta egongo da rallyak iraun bitartean.

Bestalde, aipatutako zatiko eta frontoiko aparkalekuak libre egon beharko dite goizeko 8:00etarako rallyaren antolaketa lanetarako.

Edozein larrialdirengatik itxitako kalea erabili beharko bazenute, antolakuntzarekin zuzenean harremanetan jarri eta beraiek bideratuko dute.

        Rallyaren mapa

Egunean bertan, trafikoa moztuko da, karrerako ibilbidean. Antolatzaileek beti bezala eragiten dien auzo eta etxeei beharrezko informazioa eman diete.

Albiste gehiago →