Rallya dela eta, errepide batzuk moztuko dira zapatuan
Zapatu honetan, irailaren 14an, Aramaioko XVIII. Rallysprint froga dela eta, Aita Gabirel Jauregi, Pedro Ignazio Barrutia eta Nardeaga (kiroldegitik okindegira) kaleak, trafiko zirkulazioari moztuta egongo dira rallyak iraun bitartean.
Bestalde, aipatutako kaleetako eta frontoiko aparkalekuak libre egon beharko dute goizeko 08:30erako rallyaren antolaketa lanetarako. Edozein larrialdirengatik itxitako kaleak erabili beharko bazenituzte antolakuntzarekin zuzenean harremanetan jarri eta beraiek bideratuko dute.