Puro Relajoren emanaldia Kultura etxean izango da

Zapatuan eskainiko du Puro Relajo taldeak emanaldia Aramaion, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Hasiera batean kiroldegian egitea pentsatu zen baina, alarma egoera dela eta, hartu diren neurri berriak kontuan hartuta, seguruenik herrikoak bakarrik joango dira kontzertura. Herritik kanpoko pertsona batzuk erosita zuten sarrera eta dagoeneko abisatu dute ez direla etorriko. Hauei dirua itzuliko zaie.

Egoera berri honen aurrean, Kultura etxean egitea erabaki da. %50eko aforoa errespetatuko da eta horren arabera, 80 pertsona sartu ahal izango dira. Dagoeneko sarrera asko saldu dira baina oraindik ere badago aukera geratzen diren beste 35 sarrera erosteko.

Non erosi sarrerak: udaletxean.

Prezioa: 5 euro.

Kontzertu hau antolatzeko laguntza jaso da Vital Fundaziotik

Albiste gehiago →