Puro Relajo taldeak kontzertua eskainiko du Aramaion
Datorren urriaren 31n izango da kontzertua, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Aramaioko kiroldegian.
- Sarrerak aurretik erosi beharko dira:
- NON: Aramaioko udaletxean
- PREZIOA: 5 eurotan.
- KOPURUA: Pertsona bakoitzak 4 sarrera erosi ahal izango ditu, gehienez.
Esan bezala, kontzertua urriaren 31an izango da, berez Jubilatuen Eguna ospatu behar zen egunean. Horregatik, herriko jubilatuek izango dute sarrerak erosteko lehentasuna.
Horrela finkatu da sarreren salmenta:
- urriaren 21etik 23ra: herriko jubilatuentzat bakarrik.
- urriaren 26tik 30era: edozeinentzat.
Bestelako oharrak:
- Aforoa mugatua izango da.
- Osasun Sailak ezarritako segurtasun neurriak zainduko dira.
Jasotzen den dirua, Aita Mari proiekturako bideratuko da.
Kontzertu hau antolatzeko laguntza jaso da Vital Fundaziotik.