Puntu berde mugikorra auzoetan

Otsailean puntu berde mugikorra izango dugu auzoetan:

OTSAILAK 19:

  • Gantzaga: 11:00-12:00
  • Etxaguen: 12:00-13:00
  • Arexola: 13:00-14:00
  • Oleta: 14:00-16:00

OTSAILAK 20:

  • Untzilla: 11:00-12:00
  • Barajuen: 12:00-13:00
  • Azkoaga: 13:00-15:00
  • Uribarri: 15:00-16:00

Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.

Albiste gehiago →