Puntu berde mugikorra auzoetan maiatzean

Maiatzean puntu berde mugikorra izango dugu auzoetan:

MAIATZAK 6:

  • Gantzaga: 11:00-12:00
  • Etxaguen: 12:00-13:00
  • Arexola: 13:00-14:00
  • Oleta: 14:00-16:00

MAIATZAK 7:

  • Untzilla: 11:00-12:00
  • Barajuen: 12:00-13:00
  • Azkoaga: 13:00-15:00
  • Uribarri: 15:00-16:00

Puntu berde mugikorra edukiontzi ohikoetan bota ezin diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzu ibiltaria da.

BILTZEN DIREN HONDAKINAK:

· Tamaina ertain/txikiko hondakin berrerabilgarriak

· Sukaldeko eta motor olioa

· Bateriak (nikel-kadmio, berun, litio ioi…)

· Bonbillak eta fluoreszenteak

· Tonerrak eta hondakin informatikoak

· Bideo zintak, kaseteak, CDak eta DVDak

· Aerosol ontziak hutsik

· Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak

· Etxeko hondakin arriskutsuen ontziak (garbiketa-produktuak…)

· Jostailuak

· Pneumatikoak (1,20m baino gutxiagoko diametroa)

· Tamaina txikiko metal eta zurezko tresnak

· Botoi-pilak, pila alkalinoak, eta grafito-pilak tamaina desberdinetakoak

· Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak)

· Iraungita dauden landare-osasunarentzako produktuak

· Erradiografiak

· Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak)

· Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak,…)

· Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak…)

· Arropak, oinetakoak, oihalak…

BAIMENDUTAKO ERABILTZAILEAK: Norbanakoak eta enpresa txikiak bakarrik. Enpresen kasuan, mugatuta daude (*). (kamioian sartzen diren kantitateetara mugatu behar dute) *Enpresa txikiek beren ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen EZ diren hondakinak bakarrik utz ditzakete; izan ere, prozesu horren ondoriozkoak baimendutako kudeatzaileen bitartez kudeatu behar dituzte, ingurumen arloko araudia betez. Adib: Autoen tailer batek bonbillak utzi ahal izango ditu; neumatikoak, ordea, ez. Era berean, elektrikari batek pneumatikoak utz ditzake baina bonbillak, aldiz, ez.

Arabako Foru Aldundiak zerbitzua eguneratu ahal du. Argibide gehiago lortzeko, begiratu web orria. Zalantzak argitzeko: puntuberdearaba@gmail.com

945 214 383 o 673 246 224

Albiste gehiago →