Pote-kafe filosofikoen topaketa mundiala

Filosofiaz gozatzeko asmoari tiraka, urte batzuk badira kafe eta pote filosofikoak Euskal Herrian zehar antolatzen hasi zirela. Aramaion aurten hasi dira Erreka espazioan solasaldi filosofikoaren praxisean murgiltzen.

Pozik daude egindakoaz eta elkarrekin ospatzeko momentua dela pentsatu dute! Horretarako, KAFE/POTE FILOSOFIKOEN TOPAKETA MUNDIALA (BAINA KOKATUA)  antolatu dute datorren maiatzaren 30ean Aramaion:

Plan ederra proposatzen dute:

– 12:00etan plazan elkartu

– Utopiaren inguruan arituko dira eta Alba Garmendia izango da hizlari: “NIRE UTOPIA, ZURE AMESGAIZTOA?”.

– Ondoren, nahi duenarentzat, bertso-bazkaria (10€ bakoitzak), eta tartean dastaketa-azoka, zozketak, eta bestelako hainbat sorpresa.

Bazkaltzen geratzeko asmorik baduzue, izen ematea egin hemen, maiatzaren 21a baino lehen.

Albiste gehiago →