Plater tiroko Euskadiko Kopan Enrique Ullibarriarana eta Rafael Axpe aramaioarrak podiumean
Martxoaren 19an jokatu zen lehiaketa Oñatiko Txopekua tiro-eremuan. Beteranoen kategorian aritu ziren Ullibarriarana eta Axpe, mini fosa modalitatean, eta lehen eta hirugarren postuak eskuratu zituzten hurrenez hurren.
Argazkia: Goiena