Aurten, kaleko margo lehiaketaren XXVIII. edizioa egingo da. Oinarrietan jasota dagoen bezala, edozein teknika eta material erabili ahal izango da eta lehiaketaren egunean landu beharko da margo lana. Goizeko 9etatik aurrera zigilatu beharko da euskarria, Sastiña ermitan. Eguerdiko 2ak bitartean egingo da margo lana eta epaimahaia bildu ondoren, arratsaldeko 18:30ean emango dira jakitera irabazleen izenak.

Erakusketa eta jabetza

Margolanak urriaren 13tik 18ra bitartean erakutsiko dira Sastiñan.

Xehetasun gehiago hemen:

Albiste gehiago