Peru Abarrategi 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna!! 👏👏👏

Peru Abarrategik jantzi du txapela Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean.

608 punturekin, Peru Abarrategik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa, finaleko buruz burukoan Manex Agirrerekin aritu ostean.

Larunbat honetan Europa Jauregian jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioaren finala, Manex Agirre, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Oihane Perea, Xabi Igoa eta Iñaki Viñaspreren artean, 17:30etik aurrera eta 600 bat ikus-entzuleren aurrean.

Sei finalistatik 4 aramaiorrak!

Peruk honela agurtu zuen publikoa:

Zorionak guztioi!

 

Albiste gehiago →