Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergan (IRPF) murrizketak 500 biztanle edo gutxiagoko landa eremuetan
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (IRPF) 33/2013 Foru Arauaren 77.2 artikuluaren arabera, 200 euroko murrizketa eskatu dezakezue ohiko bizilekua 500 biztanle edo gutxiago dituzten landa eremu edo guneetako zergadunek, despopulatzeko arriskuan dauden guneetan edo eremuetan bizitzeagatik. Hau da, Aramaioko auzoetan bizitokia duzuenok, errenta aitorpena egiterakoan 200 euroko murrizketa eskatu dezakezue, Ibarra ezik, auzo guztiek baldintza hau betetzen baitute.
Hogeita hamalaugarren Xedapen Gehigarrian, despopulatzeko arriskuan dauden eremu edo nukleoak zerrendatzen dira, eta naiz eta Aramaioko auzo batzuk ez agertu, aldunditik hauxe jakinarazi digute:
“200 euroko murrizketa izateko eskatzen den betekizun bakarra, ohiko bizilekua 500 biztanle edo gutxiago dituzten landa eremu edo guneetan izatean datza, hortaz, betekizun hori betetzen duten zergadunei murrizketa egokituko zaie, naiz eta euren landa eremua edo gunea 34. Xedapen Gehigarrian aipatzen direnen artean ez egon.”
Albiste gehiago →