Pentsiodunentzako bainuetxe programa

Gizarte Segurantzako pentsiodunei zuzendutako programa da honako hau, bainuetxetara joateko. Horretarako, bete behar diren baldintzak honako hauek:

  • erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsiodun direnek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute.
  • Alarguntza dela eta pentsiodun direnek 55 urte edo gehiago izan beharko dute.
  • Bestelakoengatik pentsiodun direnek edota diru-laguntzak jasotzen dutenek, 60 urte edo gehiago izan beharko dute.
  • Eta sistemaren onuradunak edo aseguratuak, berriz, 65 urte edo gehiago izan beharko dute.

Txandei dagokienez, otsaila eta abuztua bitarteko hilabeteetan joan nahi duzuenok 2021eko abenduaren 31era arte duzue eskaera aurkezteko epea (maiatzaren 14era arte itxaron zerrendarako). IRAILETIK ABENDURA bitarteko hilabeteetan joan nahi duzuenok berriz, 2022ko maiatzaren 15era arte (urriaren 30era arte itxaron zerrendarako).

Eskaera egiteko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren udaletxeko bulegora jo beharko da, aurretik hitzordua hartuta.

Txanda hartzeko:

Gizarte langilea: Leire Espinosa Casanueva

Ordutegia:
– Asteazkenetan (09:00-13:00)
– Ostiraletan (09:00-13:00)
Aurretik txanda hartu behar da, telefono hauetan:
945455011 (astelehen eta ostegunetan)
945430460 (astearte, asteazken eta ostiraletan)

Albiste gehiago