Pentsiodunei zuzendutako bainuetxe programa

Gizarte Segurantzako pentsiodun direnek aukera izango dute bainuetxe programan parte hartzeko. Horretarako, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsioduna izatea
  • Alarguntza dela eta pentsiodun direnek 55 urte edo gehiago izan beharko dute
  • Bestelako arrazoiengatik pentsiodun direnek edota diru-laguntzak jasotzen dutenek, 60 urte edo gehiago izan beharko dute, eta sistemaren onuradunak edo aseguratuak, berriz, 65 urte edo gehiago izan beharko dute.

Eskaera egiteko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren udaletxeko bulegora jo besterik ez duzue. Horretarako, aldez aurretik txanda hartu behar da udaletxean bertan.

Txandei dagokienez, OTSAILA ETA ABUZTUA bitarteko hilabeteetan joan nahi duzuenok 2020ko urtarrilaren 10era arte duzue eskaera aurkezteko epea (maiatzaren 14era arte itxaron zerrendarako). IRAILETIK ABENDURA bitarteko hilabeteetan joan nahi duzuenok berriz, 2020ko maiatzaren 15era arte (urriaren 30era arte itxaron zerrendarako).

Eskaera egiteko aurkeztu beharrekoa agiriak:

  • NANaren fotokopia.
  • Hilean jasotzen duzun pentsioaren zenbateko zehatza.
  • Eskabide orria eta osasun egoeraren adierazpena (Oinarrizko Gizarte zerbitzuan eskuragarri).

Albiste gehiago