Pentsiodunak bainuetxeetara joateko deialdia zabalik
Gizarte Segurantzako pentsiondunak bainuetxeetara joateko deialdia zabalik dago.
Baldintzak hauek dira:
-Erretiro eta ezintasunagatik pentsiodun direnek, baldintzarik gabe.
-Alarguntzagatik pentsioa dutenek 55 urte baino gehiago izan beharko dute.
-Pentsiodunek 60 urte baino gehiago izan beharko dute.
Eskaerak egiteko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Udaletxeko bulegora jo daiteke.
Bi txanda daude:
-Otsailetik abuztura bitartean joan nahi dutenek urtarrilaren 9rako egin beharko dute eskaera.
-Irailetik abendura bitartean joan nahi dutenek maiatzaren 15erako egin beharko dute eskaera.
Aurkeztu beharreko agiriak, hauek:
-NANaren fotokopia.
-Hileko pentsioaren zenbatekoa.
-Eskabide orria (Gizarte Zerbitzuan bertan eskuragarri eta baita Insersoko webgunean ere).