Pausuz pausu, zuntz optikoa etxe guztietara heldu dadin!

Europako funtsekin Espaniar Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia Aramaion zuntz optikoa jartzen hasi ziren orain dela 2 urte pasa.

Hasiera batean etxe guztietara helduko zela esan zuten lehen botean, baina ez da horrela izan, askok oraindik ez duzue eta.

Aipatutako 3 instituzio hauek lehiaketa publiko ezberdinak egin zituzten gure udalerriaren zona ezberdinetan zuntza jartzeko. Zatirik handiena Foru Aldundiak kudeatu zuen.

Gai honekin lan handia egin behar izan dugu udaletik, kontua argitu eta nondik nora zioan jakiteko ere.

Behin jakin genuela kontua nola zioan, auzo eta kaleko argazkia egin genuen jakiteko nork zeukan eta nork ez zeukan zuntza jarrita, ez baitzekiten ez Foru Aldundiak ez lehiaketa publikoa irabazi zuten Telefonica-koek (Elecnor bere azpikontrata izan da lan honetan) ere. Antza lehiaketa zuntz kilometro kopuru baten arabera atera zuten eta Telefonicak kilometro horiek bete omen ditu, baina ez da nahikoa izan.

Auzo-alkateei eta herritarren laguntzari esker, zonalde hauek zuntz gabe geratu zirela jakin genuen eta Foru Aldundira jakinarazi, ahalik eta azkarren guztiok zuntz izateko aukera izan dezagun:

  • Auzune bat baino gehiago duten elizateetan, auzune hauetan ez da jarri oraindik: EGUZKIERRIPA, ZALGO, ARRAGA, ERROTABARRI, SUÑA, MURU, ZABOLA, ALTZAGA, ALDEKO-AGARRE-MENDAKO eta ZUBIETAko lineak.
  • Hauetaz aparte auzuneetatik urrunen dauden etxe askotan ere ez da jarri.

Falta diren auzuneei dagokionez , Foru Aldundiak 2020ko maiatza-ekainean lehiaketa berri bat atera behar zuen, baina Koronabirusaren kontu honekin ez dakigu noiz aterako duen. Gainean gaude eta urte batzuk badaramatzagu gai honekin bueltaka, udalaren esku ez egon arren, hasieran esan zuten bezala, etxe guztiek zuntza izateko aukera bermatu behar delako.

Etxe sakabanatuen kasuan, ez dakigu oso garbi zer gertatuko den, zonalde ezberdinak markatuta dituzte, diru laguntzak horrela eskatzen duelako, eta izatekotan, etxe hauek azkenak izango dira zuntza izaten.

Hau da, momentuz,  lan askoren ondoren, jakitea eta egitea lortu duguna. Bi kasuistika hauetatik aparteko kasuistika baten aurkitzen baldin bada norbait, hau da, berez zuntza izan beharko luke baina oraindik ez dauka, mesedez jakinarazi dezala udaletxean eta guk Foru Aldundian ere jakinaraziko dugu.

 

 

 

Albiste gehiago