Paula Amilburu, Señora Sariketako finalean izango da
Mutrikun jokatu zen zapatuan Señora Sariketako bigarren kanporaketa eta bertan lotu zuen Paula Amilburu eta Saioa Alkaizak finalerako txartela. Datorren maiatzaren 8an Lesakan izango da finala eta dagoeneko sarrera guztiak agortu dira.
Aurreko astean Aramaion jokatu zuten kanporaketan Haizea Aranak eta Miren Artetxek lortu zuten finalerako txartela. Lau bertsolari horiez gain, ohorezko bi Señora gonbidatu ere arituko dira Lesakan.