Parke eolikoaren proiektua: deliberazio jardunaldia ekainaren 10ean
Aurreko komunikatu batean jakinarazi zen moduan, Aramaion jarri nahi duten parke eolikoaren proiektuaren argitalpena egin zen maiatzaren 11n. Alegazioak aurkezteko epean murgilduta gaude bete-betan eta Udaletik egiten ari garen ekintza-multzoen berri ematea gustatuko litzaiguke.
Deialdi aprobetxatu nahiko genuke Aztikerrekin batera garatzen ari garen prozesuari jarraipena emateko, eta idatzi honen bidez, datorren ekainaren 10ean, larunbata, Aramaion energia iturrien proiektuez herritarrekin hausnartzen prozesuaren baitan burutuko den DELIBERAZIO JARDUNALDIra gonbidatu nahi zaitugu.
- Ordua: goizeko 9:30etatik 14:00tara.
- Lekua: Aramaioko Eskola
Hitzordu honen helburuak honakoak dira:
- Argitaratu den proiektuaren aurrean Udala egiten ari den ekintza-multzoaren berri ematea.
- Aztikerrekin egindako ikerketaren lehenenengo diagnosiaren emaitzen berri ematea.
- Deliberazio ariketa egitea: Zer estrategia eta ekintza jorratu ditzake Udalak Parke eolikoaren proiektuaren aurrean?
Zure ekarpena oso garrantzitsua da, proposamena baita lanketa hau herri adostasunez eta bermeaz aurrera eramatea.
Espazio eta azpiegitura kontuengatik aldez aurretik izena ematea eskertuko dizugu. Izena emateko honako bide bat erabili:
- Formularioa bete:
https://labur.eus/aramaiojardunaldiak
- Idatzi iariztimuno@aztiker.eus helbidera
- Bidali whatsapp mezu bat 688648040 telefonora.
Saioa Aztiker Soziologia Ikerguneko esku hartze eta soporte teknikoarekin bideratuko da.
Honetaz aparte, udalak esan zuen bezala alegazio epea luzatzeko eskaera bideratu du, eta nahi duenak hemen dauka eskuragarri alegazioa.
Norbaitek luzapena eskatu nahiko balu edota proiektuari alegazioren bat egin, Gobernu espainiarraren ordezkaritzan sartu behar dira horiek.