Parke eolikoak: jardunaldia eta alegazioak

Ekainaren 10ean, larunbatean, izango da energia iturrien proiektuei buruzko jardunaldia. Aramaioko eskolan egingo da 9:30etik 14:00tara. Gogoratu izena eman beharra dagoela.

Bestalde, udalak jakinarazi nahi du alegazioak aurkezteko epearen luzapena onartu diotela. Herritarrek ere luzapen eskaera egiteko aukera dute eredu hau bete eta Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzara bidalita. Bidaltzeko bi modu daude:

  • postaz (helbidea: Olagibel 1, 01071 – Vitoria-Gasteiz)
  • online ziurtagiri elektronikoa erabilita