Paper eta kartoi kontenedoreen egoera kezkagarria dela-eta

Araba mailan, paper-kartoien kontenedoreen bilketa zerbitzua Arabako Foru Aldundiak kudeatzen du, horretarako kontratatuta duen enpresaren bidez. Kontratu hau “GRUPO DAORJE” enpresari esleituta dago. Enpresa honek langileekin duen lan-gatazkaren ondorioz, zerbitzuaren kalitatea oso eskasa izaten ari da, eta kontratuaren ez-betetze ugari ematen ari dira: bilketa maiztasuna ohi baino txikiagoa izaten ari da, kontenedoreak ez dituzte konpontzen, eta haien inguruan pilatzen den zikinkeria ez dute garbitzen.

Aramaioko Udala bere esku dagoen guztia egiten ari da, gure udalerrian identifikatzen ditugun gertakari guztiei ahalik eta arinen konponbide bat emateko. Horretarako daukagun bide bakarra, Arabako Foru Aldundiari erreklamazioak helaraztea da, era berean, Aldundiak enpresari eskatu diezaion jaso gabeko kontenedoreak ahalik eta lasterren jasotzeko. Zoritxarrez, egoera hau orokorra da Gorbeialdeko eskualde osoan, eta baita Araba mailan ere.

Egoera honek herritarrengan sortzen duen haserre, amorru eta etsipenaz jabe gara, eta honi konponbidea emateko dagokienei etengabe exgitzen ari gara, eta horrela egiten jarraitzeko konpromisoa du Aramioko Udalak.

Paper-Kartoi-en kontenedoreen bilketa zerbitzuari dagokionez, soilik 2024.urtean zehar, Aramaioko Udaletik, Arabako Foru Alundiko arduradunekin harremanetarako bide ezberdinetatik, 18 erreklamazio helarazi egin dira kontenedore ezberdinak jasotzera pasa daitezen eskatzeko. Egoera zuzentzen ez dela ikusita, Aramaioko Udaletik, kexa formal bat jartzeko lanean ari gara.