Otsailaren 21ean emango da «Mendian hil, hirian hil»

«Mendian hil, hirian hil«, oroitzapenaren eta itxaropenaren gaineko dokumentala eskainiko da otsailaren 21ean, Aramaioko kultura etxean, 19:00etan. Dokumentala ikusi ondoren, aukera izango da solasaldia egiteko Iñaki Peña zuzendariarekin, eta Eider Ballina editore eta post-produkzioan parte hartu duen aramaioarrarekin.

Sinopsia: Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzea nola bizi ditugu. Iraganean errotutako etorkizunak eragiten duen itxaropen, joan zirenak gogora ekartzea… Horiexek dira Iñaki Peñaren dokumental berriaren hari-muturrak. Iñaki Peña Debagoienako Ospitaleko Zainketa Aringarrietako medikua da. Eta honako hau da bere ikus-entzunezko hirugarren lana; heriotza, dolu prozesua eta gainditze fasearen inguruko trilogia bati amaiera ematen diona.

Datu teknikoak: Dokumentalak 58 minutuko iraupena du eta Peñaren zuzendaritzapean, Arteman Komunikazioa aritu da, bereziki Eider Ballina eta Josu Txintxurreta editore eta post-produktoreak, lanaren muntaian buru-belarri.

Sariak: Euskarazko film onenaren saria Bilbao Mendi Film Festival-en

Doan. Sarrerak aldez aurretik erreserbatu online. Plaza mugatuak.

Sarrerak hemen:

Otsailak 21 – 19:00 – «Mendian hil, hirian hil» dokumentala kultura etxean.

Sarrerak erreserbatzeko azken eguna: otsailak 19, 14:00etan.

Albiste gehiago →