Otsailak 11: emakume zientzialarien eguna
Gaur ospatzen da emakume eta neska zientzialarien eguna. Hain egun berezi honen helburu nagusia da emakumeek eta neskek zientziaren eta teknologiaren munduan parte-hartze eta inklusio handiagoa izatea, generoen arteko aldea hausteko.
2021ean, lema hauxe da: «Emakumezko zientzialariak, COVIDen aurkako borrokan aitzindari».
Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen sareak arabar emakume zientzialarien lana aitortu eta begi bistan jarri nahi dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta. “Mundu osoko milaka erakunderekin bat egin eta adierazten dugu asko dagoela aldatzeko eta erabakitasunez konpromisoa hartzen dugu soluzioaren parte izateko. Hemen ezagutuko dituzue hobeto profesional horiek, zertan ari diren eta zer esan nahi duen haientzat zientzian eta teknologian aritzeak. Materiala eskura dago merkataritzakoa ez den erabilerarako”.