Ostiralean zabalduko da Salto! udalekuetan izena emateko epea
UEMAk udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten ere, eta ostiral honetan zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 31 arte.
Ibiltaria izango da ekimena, Arantzatik Elizondora, eta lehen aldiz bi txanda izango dira aukeran: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra.
Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat. Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea eta saretzea da udalekuen helburua.