Ostiral honetan, euskaraldiaren informazioa eta txapa banaketa
Euskaraldian izena eman duzu? Hala ez bada animatu, aukeratu ahobizi edo belarriprest rola, eta eman izena!
Izena emandakoan, zure txapa jaso dezakezu udaletxean edo liburutegian. Horrez gain, ostiral honetan (maiatzaren 9an), kultur etxearen kanpoaldean mahai bat jarriko dugu, eta bertan ere aukera egongo da txapa jasotzeko, eta behar den informazio guztia eskatzeko.
